Askatasuna, etengabeko borroka bat Ferguson, Palestina eta mugimendu baterako oinarriak

ANGELA DAVIS
https://auzogestioa.ddtbanaketak.com/web/image/product.template/49868/image_1920?unique=f4bfbc3

19,00 € 19.0 EUR 19,00 €

19,00 €

Not Available For Sale

    Esta combinación no existe.

    Términos y condiciones
    Garantía de devolución de 30 días
    Envío: 2-3 días laborables

    Hau da Angela Davisek argitaratu duen
    azken liburua. Bertan puri-purian dauden munduko
    mugimendu sozial batzuk aztertzen ditu. AEBtako
    Beltzen Bizitzak Axola Du fenomenoari buruz hitz
    egiten du, baita duela berrogeita hamar urte sortu ziren
    Pantera Beltzei buruz. Biolentziari buruz. Liderrez eta
    masa mugimenduez. Palestinarren erresistentziaren
    zilegitasuna argudiatzen du. Terrorismoaren izen
    beltzaz aritzen da, eta kartzelaz eta mozkinak ateratzeko
    zigorraren kultura hedatzen duten korporazioez.
    Baina bereziki, liburu honek, idazkera irmo,
    informatu, militante eta finarekin intersekzionalitatea
    lantzen du. Alegia, munduko borroka ezberdinak
    lotzen ditu, tokian tokiko gatazkak beste leku batzuekin
    konektatzen ditu. Hala egin zen Davis ezagun
    hirurogeita hamarreko AEBtan eta munduan: bere
    kontrako jazarpenak kubatarrak, alemanak, frantsesak,
    vietnamdarrak edota sobietarrak konbokatu zituen. Eta
    hori nahi du Davisek egun: Fergusonen zapaltzen diren
    beltzak, emakume beltzak, langileak, emakume lesbiana
    beltzak, trans emakumeak, haur palestinarrak, presoak,
    baztertuak, pobretuak mugimendu berri batean lotzea,
    memoria izango duen etorkizunera begirako mugimendu
    bat eratzea.